XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesus, Jainkoaren Semeak hartzen du haragizko gorputz bat, Andre dena Maria baitan.
Hogoi'ta hamar urte pasatzen ditu Nazaret'eko bere etxean.
Hor du ikasi xutik ibiltzen eta eleka gizonen maneran.
Hor da haunditu eta arizan maxtruguntzan, Josepe, bere Aita hazlearen sahetsean eta bere Ama, Andre dena Maria Sainduaren itzalean.
Ixiltasunean iragan dituen urte horiek ezdira ez urte hutsak: Jesus'ek nahi ukan dauka erakutsi lanaren haunditasuna eta erakaspen gisa utzi dauku lana izanen zela gure bizian gure saindutasunerateko biderik hertsiena.
Ala re lana da gure bizian gure okupazionerik haundiena.
Jesus'ek lanari eman dio bere balioa: lanean ariz eta lanari esker, ezdugu bakarrik guhaun burua hazten edo familia bat altxatzen, bainan ere Jainkoa ohoratzen, goresten, xerbitxatzen eta munduaren apailamenduan parte hartzen.
Bere aitaren atelerian, lanean ariz pasatu urte horiek, Jesus'en gizontasuna finkatzen bezala dute: gizonen kondizionea osoki hartu izan du, bizitzeko heien arrangurak sendituz, bere izerdiaz irabazi ogia partekatuz bere etxekoekin, oren goxoak pasatuz bere sor-herriko lagunekin, etxez-etxe lanean ibiliz....
Hogoi'ta hamar urte horiek Jesus'en azken urteak preparatu dituzte: hor otoitzean, bere Aitarekin juntaturik, ukan baititu zerutikako argiak eta hobeki konprenitu bere Zeruko Aitak galdatzen ziona.
Beste obra berri bati lotzeko, jin da tenorea... Jesus behexi da hoin maite zituen etxekoetarik eta hartu bidearen
Jon Doni Joanes'en Ebanjelioak dauku hobekienik erakusten nola den Jesus Jainko Aitak igorria.
Jesus'ek ainitzetan aipatzen du bere Aitarekilako berdintasuna eta nola igorria den Haren nahiaren betatzeko:
Ezdu beste arrangurarik, igorri duen eta harekin dagon bere Aitaren nahiaren egitea baizik: